2017ko Juan San Martin beka hutsik geratu da

2017/12/11

Juan San Martin bekarako aurkeztutako bi proiektuak aztertu eta esleipena egiteko epaimahaia azaroaren 21ean bildu zen, eta aho batez erabaki zuen hutsik lagatzea eta beka ez esleitzea.

Aurten bekan landu beharreko gaia Arkeologia izan da. Epaimahaiak lanak aztertu eta baloratzeko egindako bileran aho batez erabaki zuen beka hutsik lagatzea, aurkeztutako proposamenen kalitatea nahikotzat ez zelako eman.