Eibarko Udala

Juan San Martin beka

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da eta Jua San Martin ikerlari eibartarra omentzea. Aurtengo deialdiari buruzko informazio zehatza artikuluaren amaieran aurkituko duzu.

Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2001etik 2009ra bitartean urtero egin da beka deialdia, beka urtebetekoa izan da eta bekan bi esparru desberdineko lanak aurkez zitezkeen. Ordutik hona beka deialdia urte bitik behin kaleratzen da eta bekak 18 hilabeteko iraupena du.

Hauek dira urte hauetako guztietako datuak: irabazleak, egindako ikerketa lanaren izenburua eta argitalpenetarako loturak.

2001 urtea: Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia

2002 urtea: Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. Argitalpenaren izenburua: Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876

2003 urtea: Aitor Gerenabarrena, Asier Arregi eta Imanol Manterola. Debabarreneko landareria ibilbideen bitartez.

2004 urtea: Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan.

2005 urtea: Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua

2006 urtea: Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara

2007 urtea: Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza eraldakuntzan.

2008 urtea: Ikerketa esparruak: Artea eta Mendizaletasuna. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen beka hutsik lagatzea.

2009 urtea: Javier Muñoz Fernandez. Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea: Eibarko berreraikuntza lanak.

2011 urtea: Haritz Monreal Zarraonandia. Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa lana. Burutu gabea.

2013 urtea: Maialen Odriozola Martija. Pantaila bete ahots. Ikerketa esploratzaile bat eibar.org-en inguruan

2015 urtea: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez. Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur ospakizunen ikerketa etnografikoa.

2017 urtea: Ikerketa esparrua: Arkeologia. Epaimahaiak ahobatez erabaki zuen beka hutsik lagatzea.

2019 urtea: Josu Martinez. Irudiz eta euskaraz.

2021 urtea: Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo eta Mitxelko Uranga. Globalizazioaren ondorenaz: apokalipsia, egia-ostea eta subjektuaren autonomia.

2023 urtea: Ikerketa esparrua: Mendizaletasuna eta Natura. Epiamahaiak aho batez erabaki zuen hutsik lagatzea.