Eibarko euskara
Eibarko euskararen hiztegi digitala
Hiztegi honen oinarrian Toribio Etxebarrian Lexicón del euskera de Eibar (1965) lana dago. 2002. urtean, Etxebarriak bildutako berbak fitxa egituran antolatu ziren, orrazketa handia egin zen eta sarean ipini ziren herritar guztientzat eskuragarri, webgune honetan. 2009. urtean Eibarko Euskara Mintegiak beste orrazketa handi bat egin zuen eta Eibarko Hiztegi Etnografikoa (2003) laneko berbak ere gehitu zituen datu-basera (baita beste argitalpen txiki batzuetakoak ere). Gainera, irudiak zein bideoak gehitzeko aukera ere gehitu zitzaion hiztegi digital honi. 2025. urtean egin da azkenengo aldaketa handia, azpegitura tekniko guztia aldatuta eta eduki guztia Eibarko Udal webgunera eta Euskara Sailaren atalera ekarrita.
Hiztegi bizia da, gainera: edozein herritarrek hartu dezake parte proiektuan, berba eta adiera berriak bidalita, argazkiak gehituta eta hiztegia elikatzeko lanak eginda.
Esteka honetan kontsultatu dezakezu Eibarko euskararen hiztegi digitala.
Ahozko ondarea
Eibarko udalerrian ahalegin handia egin da bertako ahozko ondarea jasotzeko. Horren lekuko dira, besteak beste, Eibartarren Ahotan proiektua eta Euskal Herriko Ahotsak. Bi datu-base eta webgune erraldoi horietan Eibarko ahozko ondarearen, hizkeraren eta tokiko historiaren inguruko informazio zabala aurkitu ahalko duzu.
Eibarko euskaren inguruko argitalpenak
Toribio Etxebarriaren eta Juanito San Martinen lan historiko eta garrantzitsuenetatik abiatuta, hainbat lan argitaratu dira Eibarko euskararen eta ondarearen ingurukoak. Ego Ibarra batzordearen Argitalpenen atalean aurkituko dituzu denak.