Udal Euskaltegian 2024-2025 ikasturteko neguko matrikula epea zabalik dago abenduaren 20ra arte
2024/12/04
Eibarko Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik egongo da abenduaren 20ra arte.
Maila guztiak eskaintzen ditugu, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
Eskolak goizez edo arratsaldez izaten dira, eta txandaka aritzeko aukera dago.
HABEren azterketa ofizialetara aurkezteko prestaketa egiten dugu.
Tarifa bereziak ditugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Udal Euskaltegia: Bista Eder, 10, 2. solairua // euskaltegia@eibar.eus // 943700912 - 688698566 (Whatsappez ere bai)