Euskaraldia
Eibarko Udalak bere Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du
2025/04/11

Langile eta alderdi politikoz osatu dute Eibarko Udalaren Euskaraldirako hamaikakoa.
Eibarko Udalak maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Euskaraldia ariketa sozialean hartuko du parte.
Ahalik eta talde anitzena eta udaleko sail ezberdinetako kidez osatutakoa izan dadin ahaleginak egin dituzte; besteak beste, udaltzaingoa, garapen ekonomikoa, gizartekintza, hirigintza, kirola, udal lan taldea eta euskaltegia daude hamaikakoan ordezkatuta. Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek ere, parte hartu nahi izan dute Eibarko Udaleko hamaikakoan.
Gaur eguerdian aurkeztu dute udaletxean eta Euskaraldiak dirauen bitartean Eibarko Udalak eta bertako lanketa sakona egiteko konpromisoa hartu dute.