"Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut" izan da epaimahaiak saritu duen piropoa

2016/03/08
Piropo horren autorea Iñaki Serrano da. Aurtengo edizioan web orrian boto gehien jaso dituen piropoa ere saritu da, hain zuzen ere, Jonatan Alustizak aurkeztutako "Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta".

Guztira 45 piropo aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak, beste irizpide batzuen artean, originaltasuna kontuan hartuta erabaki du piroporik politena "Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut". Bigarren saria botoen %35a lortu duen piropoarentzat izan da: "Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta".

Botu dexente jaso dituzten beste piropo batzuk honako hauek izan dira:

  • Zu bazara kafia eta ni esnia, eingo dou bixok kafesnia
  • Ez zaudenean egon, zaudenean bonbon
  • Zergatik da itsasoa gazia? Zuk duzulako gozotasun guztia