Aurten ere Gurasoak eskolara

2017/10/09

Ikasturte honetan ere Eibarko Udalak eta euskaltegi biek (Udal Euskaltegia eta Eibarko AEK) ikastetxeekin lankidetzan "Gurasoak ere eskolara" kanpaina egiten dihardute.

Gurasoak ere eskolara egitasmoan gurasoei euren seme-alaben ikastetxean bertan  euskara ikasteko aukera eskaintzen zaie. Astean 4 eskola-ordu jasoko dituzte eta helburua euren seme-alaben euskalduntze prozesuan laguntzaile izatea da.

Ikastaro hauen bitartez gurasoek euskara ikasteaz gain, euren seme-alaben aurrean hizkuntzari dagokionean izen beharreko jarrera egokiak era landu nahi dira, baita gurasoentzat oso praktikoak izan daitezkeen beste gai batzuk ere, esaterako nola lagundu etxeko lanekin.

Interesa duten pertsonek euren umeen ikastetxeetan eska dezakete informazio zehatzagoa.

Izena emateko azken eguna urriak 11.