Gurutzatutako bizitzak

Xose Lois Carreira - Iñaki Aranzabal

Gurutzatutako bizitzak

Bidaia orok dakar berekin muga bat zeharkatzea, beste pertzepzio berri bat askatzea, begirada garbi-tzea, beste hasiera bat; gure bizialdiaren beste errelato bat bizitza guztiekin gurutzatuta, eta bizitza horien kointzidentzia eta gertaerak, zeinak bitakora-kaieretan bezala, zimurrez zimur, orbainez orbain eta markaz marka  finkatuz joan ziren guardia-zerbitzu iraunkorra den gure existentzian.

Txikitako bi lagunek, bi pertsonaiek, bi hirik, bi zirkustantziak eta adiskidetasun beti nerabe batek sortu zuten bitakora-kaiera hau hilabetez hilabete, orain erakusketa-katalogo ere badena, zeinak dozena bat miniatura literario-historikoz osatua, gizateriaren une transzendentalak gai gatazkatsuekin nahasten dituen, betiere saiatutzen delarik gatazkaren trataerak eta garapenak pentsamendu kritikoa aberastu eta susta dezaten.

Eta, orain, 2016ko urtarrilerako, dena paketatuta eta prest dago, musika, literatura eta arte plastikoak biltzen dituen proposamen diziplinarteko batean, Eibarren eta Portalearen konplizitatea lagun.

Proiektuaren helburua solidarioa da, eta hala liburuaren (formatu fisiko zein digitalean) salmentatik nola erakusgai egongo diren obretatik sortutako etekinak Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak giza erakundearentzat izango dira osorik.

Vidas entrecruzadas

 

Zer
Noiz 2016/01/15 18:30
2016/02/07 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal