"Tierra de adopción" liburuaren aurkezpena

 

Nire izena Yolanda del Nozal da eta oraindik umetxoa nintzela iritsi nintzen Eibarrera nire gurasoen besoetan, zeintzuk hirian kokatu ziren 50eko hamarkadaren bukaeran. Nire anai-arrebak Eibarren jaio eta bizi dira.

Gaur egun Bilbon bizi naiz, aspalditik gainera, Frantses filologiako ikasketak bukatu eta hemen instalatu nintzenetik. Getxoko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaslea naiz. Betidanik gustatu zait interpretazioa eta hori dela-eta Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izan nintzen Eibarko Unian COU ikasten nuen bitartean.

Hori da nire istorioaren abiapuntua, umetako oroipen horiek berreskuratzea: eskolakoak, nire kalekoak, nire bizipenak. Baina protagonista nagusiak nire gurasoak dira, batez ere aita. Aitak kontatzen du zergatik erabaki zuen Eibarrera etortzea Palentziako lurretatik eta nolakoa izan zen bere lehenengo bidaia hura. Horrela, Eibar hiriak leku garrantzitsua du liburuan eta, jakina, baita gure bizitzetan ere.

Azalpen honekin hobeto ulertuko da obrari eman diodan titulua: Tierra de Adopción.

Juan Ortegak, Eibarko Antzerki Jardunaldien zuzendari artistikoak aurkeztuko du idazlea.

 

Zer
Noiz 2017/05/12
19:00 - 20:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal