Uda Ikastarorako matrikula zabalik

Uda ikastarorako matrikulazioa

Uda ikastarorako matrikula zabalik

2023/06/01

Urtero antolatzen dugun Uda Ikastaroaren inguruko informazioa (matrikula epeak, ordutegia, prezioa...)

Aurten ere Uda Ikastaroa izango dugu Euskaltegian. B2 eta C1 mailako ikastaroak eskainiko ditugu, ekainaren 26an hasita, uztailaren 21era bitartean. Klaseak goizez izango dira, 08:30etik 13:30era arte. Matrikula egiteko epea ekainaren batean hasiko da eta 20an amaituko da. Ikastaroaren prezioa 132 eurokoa izango da. Eibarren erroldatutako ikasleek erdia ordainduko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertaratu Euskaltegira (Bista Eder, 10) edo jarri gurekin harremanetan emailez (euskaltegia@eibar.eus) edo telefonoz (943700912).