"Sare sozialetan ere euskaraz" Eibarko merkatariei zuzendutako kanpaina martxan da

Kanpainaren irudia

Kanpainaren irudia

2022/01/24

Kanpaina gaur hasi eta otsailaren 7ra arte luzatuko da. Amaieran parte-hartzaile guztien argitalpenekin bideo polit bat osatuko du Eta Kitto! Euskara elkarteak.

…eta kitto! Euskara Elkartea, Eibarko Udaleko Euskara zerbitzua eta Ekonomia eta Garapena Saila, EMGI eta Dendari Elkartea elkarlanean ari dira gertuko merkataritza eta euskararen erabilera sustatzeko "Betikoa, gertukoa. Eskatu/eskaini euskaraz" azaroan abiatu zen kanpainaren barruan.

Zer egin behar da parte hartzeko? Oso erraza! Dendaria bazara igo zure Instagrameko bideo edota storya euskaraz edo irudiari laguntzen dion testua euskaraz idatzi eta ondorengo traolak erabili:

#eibarrenbadakagu eta #erosieibarren.eus

Ez dakizu zer idatzi? Ez kezkatu! Klik egin hemen eta hainbat esaldi topatuko dituzu.

Bide batez, …eta kitto! Euskara Elkarteak Euskaraz Primeran! programaren barruan doaneko itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua eskaintzen duela gogorarazi nahi du.

Edozein argibidetarako 943200918 telefonora deitu dezakezue.