Nanoipuin lehiaketaren irabazleak

Nanoipuin lehiaketaren irabazleak

Irabazleak sari banaketan

2019/04/11

Koldo Carranza Diez eta Marisa Cid Gibaja izan dira irabazleak euskaltegi biek eta udalak lankidetzan antolatutako lehiaketan

Koldo Carranzak herritarren saria jaso du Txotx nanoipuinarekin, berak jaso baitu boto gehien www.eibarko-euskara.eus webgunean. Guztira botoen %56 jaso du bere lanak.

Epaimahaiaren saria Ekaitzak argiak itzali ditu lanaren egile den Marisa Cidentzat izan da.

Lehiaketan 43 nanoipuin aurkeztu dira eta 513 botu jaso dira guztira.

Honako hauek dira irabazleen lanak:

Txotx

2018ko Sagardo Eguna. Udaletxe ondoan ezagutu zintudan. "Txotx" Begiradak, txantxak, musuak. "Bixar arte!" Zure edalontzia oraindik etxean daukat. Ezpainetako gorriaren marka marroitzen hasi da.

Ekaitzak argiak itzali ditu

Ekaitzak argiak itzali ditu. Bakardade ilunean hiria zeharkatzen ari naiz beldur barik, ilargiaren eraginez nire itzala nirekin doa eta. Arnasa moztu zait gaur ilberri dagoela konturatu naizenean.