Nanoipuin lehiaketan botoak emateko epea zabalik

2019/03/04

Martxoaren 24 arte irakurri ahalko dira aurkeztu diren ipuin laburrak (3 lerrokoak) eta bakoitzak gehien gustatzen zaionari botoa emateko aukera izango du.

Ikusi HEMEN aukerak eta eman botoa.

Otsailaren 24an bukatu zen nanoipuinak aurkezteko epea eta orain botoak emateko unea da. Botoak martxoaren 24 arte eman ahal izango dira.

Bi sari egongo dira: bat jendearen boto gehien jaso dituenarentzat eta bestea epaimahaiak aukeratutakoarentzat.

Guztira 50 kontaketa inguru aurkeztu dira, baina batzuk baztertuak izan dira 200 karaktere baino gehiago zituztelako.

Oso lan politak aurkeztu ditu jendeak: batzuk, beldurgarriak, beste batzuk farregarriak, eta hunkigarriak ere badira tartean.