Eibarko Udala

Gaizki-ulertu lehiaketa

2021/01/26
Lehiaketako iragarki-kartela
Gaizki-ulertu lehiaketan euskara eta gaztelania edo euskara eta beste hizkuntzaren bat erabiltzean gertatutako gaizki-ulerturen bat kontatu behar da. Gaizki-ulertua barregarria izan daiteke, edo larritasun egoera sortu duena edo…

Gehienez ere 200 karakteretan (5 lerro) kontatu behar da gaizki-ulertua.

Parte hartu nahi duenak gaizki-ulertuan oinarritutako pasadizoa idatzi eta e-posta bidez bidali behar du helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus , euskaltegia@eibar.eus eibar@aek.eus . Gertaera fitxa honetan jasota bidali dezakezu.

Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du. Parte hartzea irekia da.

Gaizki-ulertua aurkezteko azken eguna otsailaren 14a izango da. Oinarriak HEMEN .