Eibarren, Lanbide Heziketa D ereduan

D eredua sustatzek oprestatu duten orriaren irudia

D eredua sustatzeko orria.

2020/05/18

Aste honetan izango dira Lanbide Heziketan Armeria Eskola eta UNI Eibar-Ermua ikastetxeetan dagoen Heziketa-zikloen eskaintza ezagutzeko Ate Irekiak on-line.

Datorren ikasturtera begira ikastetxe biek apustu sendoa egin dute euren Heziketa-zikloetan  D eredua sustatzeko. Eta Lanbide Heziketa D ereduan egitearen abantailak aurrematrikula kanpainan banatuko duten informazio orri honetan  jaso dituzte.

Lanbide Heziketa D ereduan egiteak bereziki lana topatzeko aukera handiagoa eta beste abantaila akademiko batzuk ere baditu. Izan ere, Erdi mailako Heziketa-zikloa D ereduan egiten duten ikasleek B1 mailako euskara ziurtagiria jasotzen dute, eta Goi mailako Heziketa-zikloa D ereduan eginda B2 mailakoa. Azken hau da Administrazio publikoko lanpostu gehienetan eskatzen den  euskara maila.

Armeria Eskolak Erdi mailako eta Goi mailako ziklo guztietan eskaintzen du formakuntza D ereduan egiteko aukera. Ikusi www.armeriaeskola.eus

UNI Eibar-Ermua ikastetxeak ere D ereduko eskaintza asko handitu du. Ikusi www.uni.eus