UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2023/06/09

Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Eskaera egiteko epea zabalik egongo da urriaren 2 arte.
Dirulaguntza hau 2022ko irailaren 1etik 2023ko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.
Eskaerak egiteko azken eguna 2023ko urriaren 2a izango da.
Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren %50a jasoko dute.
Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.