"Bertokoa eta euskaraz, primeran!" kanpaina jarri du martxan ...Eta Kitto! euskara elkarteak

Eta kittoko kideak, Dendarien elkarteko ordezkaria eta Udaleko Euskara batzordeburuaren argazkia prentsaurrekoan

Eta kittokoak eta kanpainaren babesleak.

2020/11/25

Eta Kittokoek kanpaina honen aurkezpenean azpimarratu dute herriko establezimenduek primerako kalitatea eta zerbitzua eskaintzen dutela eta zein garrantzitsua den herrian gastatzea.

Kanpaina honen bidez bertakotasuna eta herrigintza aldarrikatu nahi dute eta hor ezin da euskara alde batera laga.

Parte hartu nahi duten establezimenduei gutxienez lehen hitza euskaraz egitea eskatzen zaie, eta ahal den guztietan bezero eta dendariaren edota tabenariaren arteko elkarrizketa euskaraz burutzea.

Horretan laguntzeko parte hartu nahi duten establezimenduetan honako materialak banatuko dituzte:

  • Tabernetarako eskuliburua  bertan hiztegitxo bat eta ohiko elkarrizketak daude.
  • Elikagai-posterrak harategi, okindegi, arraindegi eta fruta-denetan jartzeko .
  • Pegatinak opari paketeetan jartzeko.

Eta Gabonetara begira #Eibarrenbadakagu kanpaina berrabiatu dute eibartarrak herrian gastatzera animatzeko.

Egitasmo honek Eibarko Udalaren babesa ere badu.