Argazki digital lehiaketa "Eibar aldeko euskara hiztegia", eman botoa

2017/03/06

60 argazki inguru aurkeztu dira lehiaketarako. Orain botoa emateko unea iritsi da. Edozeinek eman dezake botoa martxoaren 19 arte.

Eibar aldeko euskara hiztegia argazki digital lehiaketa Eibarko udalak antolatu du Eibarko AEK eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan. Oinarrietan ezarritako arauak betetzen dituzten 59 argazki aurkeztu dira.

Orain botoa emateko unea iritsi da.

Argazkiak www.eibarko-euskara.eus orrian dituzue. Botoa emateko zuentzat hiztegiko berba egokien irudikatzen duen argazkia aukeratu eta botoa jartzen duen tokiak klik egin behar duzue. Botoa emateko azken eguna martxoaren 19a izango da.

Bi sari emango dira: epaimahaiak emandakoa eta jendearen boto gehien jaso dituena.