Agurne Gaubekak emandako hitzaldia ikusgai

2023/05/18

Hizkuntza eskubideen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Agurne Gaubekak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

Agurne Gaubekaren hitzaldira joan ezinik geratu bazineten, edo bertan izan arren berriro entzun nahi baduzue, HEMEN duzue saioaren grabazioa. 

Herritarrek aldaketarako mikroboterea dutela azpimarratu zuen Gaubekak. Eibarrek badu hizkuntza eskubideen kanal propioa: Astindu. Bertan herritarrek hizkuntza eskubideen inguruan izan ditzaketen galderak, zalantzak edo kezkak argitzen dira. Harremanetarako: