Eibarko Udala

Ebazpen judizialak

Aldaketa data
2018-10-19T14:57:32
Sorrera data
2015-09-24T16:21:00
Gaia
Arauak eta garrantzi juridikoa duen informazioa
Erakundea
Eibarko Udala

Bi ebazpen argitaratu dira: 1.- Eibarko Udalari dagokion ebazpen judiziala Txaltxa Zelaiko parke estaliaren inguruan: Txaltxa Zelaiko parke estaliaren inguruko auzian auzitegiek arrazoia eman zioten Eibarko Udalari. Udalak diru-laguntza bat galdu zuen "Ravi Obras, Transportes y Excavaciones" enpresa adjudikaziodunak ez zituelako bete obra egiteko konpromisoak. Auzi-ebazpenaren ondorioz, aipatutako enpresak 285.360 euroko kalte-ordaina eman beharko dio udalari. 2.- Sententzia batek ezetsi egin du Udaltzaingoak armak eramateko egindako eskaera. Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiak ezetsi egin du Eibarko Udaltzaingoaren sektore batek Eibarko Udalari egindako eskaera, baimena emateko tokiko poliziaren kideei lanean armak eraman ditzaten. Hala, Epaitegiak arrazoia ematen dio Udalari, zeinak agenteek armak eramatearen aurka agertu baita uneoro, eta horrek eraman du Udaltzaingoa gaia epaitegietara eramatera.