Ikastetxeetan

ZINEA EUSKARAZ

HH, LH eta DBH mailetako ikasleei zuzendutako euskarazko filma eskaintza egiten da ikasturtero. Filma horiek zinean euskaraz gozatzeko aukera emateaz gain balio hezitzailea ere badute. Filmak eskola orduetan Coliseoan eskaintzen dira eta amaieran filmean oinarritutako unidade didaktikoa jasotzen dute ikas-gelan lan dezaten. Egitasmo hau TINKO Euskara Elkartearen bitartez bideratzen du Udalak.

GU ERE BERTSOTAN

Eibarko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek dute egitasmo honetan parte hartzko aukera.

Egitasmoa LHko 5-6 mailetan burutzen da.

Helburua ahozko komunikazioa lantzea da bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz.

AHOTSAK IKASGELAN

Egitasmo honen bitartez hizkuntzaren eta ohituren ezagutzaren belaunaldien arteko transmisioa beste modu baten landu nahi da.

MOTIBAZIO SAIOAK

Eibarko maila guztietako ikastetxeetako ikasleei euskararen ezagutza hobetu eta erabilera sustatzeko motibazio saio desberdinak eskaintzen zaizkie.