Eibarko Udala

Familian

Atal honetan azpimarratu nahi dugu zein garrantzitsua den etxean geure umeekin, familiarekin eta lagunekin erabiltzen dugun hizkuntza, hizkuntzarekiko erakusten dugun jarrera… baita umeekin partekatzen dugun denbora horretan irakurtzen ditugun ipuinak, jartzen ditugun filmak, euren eskura jartzen ditugun joko eta jolasak. Ikusi atal honetan dagoen "Euskaratik eleaniztasunera" bideo laburra.

EUSKARATIK ELEANIZTASUNERA

Guraso euskalduna bazara, BIDEO HONETAN informazio interesgarri topatuko duzu
Euskaraz ez badakizu edo ondo ez badakizu, BIDEO HONETAN informazio interesgarria topatuko duzu.

OPORRETARAKO GIDAK

2025eko udako oporretarako gida.

GURASOAK BERBETAN

Seme-alabekin etxean eta kalean euskara gehiago egin nahi duten gurasoei zuzendutako egitasmoa da.

Parkean umeekin eta beste guraso batzuekin gauden bitartean burutzen den egitasmoa da.

Egitasmoa ...eta Kitto! Euskara elkarteak burutzen du Eibarko Udalaren laguntzarekin. Informazio gehiago 943200918 edo normalizazioa@etakitto.eus