Udal barne erabilera plana

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak dioena betez eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuz diseinatu eta egin du Eibarko Udalak barne erabilera plana hau.

 

Erabilera normalizatzeko planen helburua izaten da legeak herri administrazioekin euskaraz jarduteko herritarrei aitortzen dien eskubidea bermatzea eta eskubide hori bete dadin, euskara zerbitzu zein lan-hizkuntza modura normaltasunez erabiltzeko hartu beharreko neurri guztiak hartzea.
Planaren indarraldia: 2018-2022

PLANA

Planaren diseinuan laguntzeko aurreko planaren amaierako ebaluazioa egin zuen udalak 2018 hasieran. Planari egindako jarraipen horretako datuetatik abiatuta ezarri dira plan berrirako helburuak eta ildo estrategikoak.

JARRAIPENA

ENBAn (Euskararen Normalizaziorako Batzorde Aholkularia) egiten zaio bi hilabetetik behi egiten diren bileretan.

Euskararen lan mahaia: Udal sail bakoitzeko langile batek osatzen du eta sailkako jarraipena egiten da hilero.