Zerbitzuak

ZERBITZUA

OHARRA

EUSKARAREN EZAGUTZA ETA ERABILERA SUSTATZEKO PROGRAMAK eta SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK

  • Eskabideak eta izen-emateak gestionatzen ditugu
  • Antolatutako jarduerak koordinatu eta euren jarraipena egiten dugu

Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko programak prestatu eta antolatzen ditugu Udaleko eta Udal fundazio eta patronatuetako langileentzat, eskoletako ume eta gazteentzat eta euren gurasoentzat, merkatari eta ostalarientzat, aisialdi eta kirol monitoreentzat, jubilatuentzat…

Sentsibilizazio kanpainak ere bideratzen ditugu esparru horietan.

HERRITARREN AKTIBAZIOA: SARETU ETA AKTIBATU

  • AKEBAI plataformaren dinamizazioaz eta koordinazioaz arduratzen gara.
  • Informazio gehiago:
eibarrenakebai@gmail.com

http://akebai.eus/

943700912

Eibarren AKEBAI herri plataformaren bitartez ari gara herritarrak eta eragileak saretzen eta aktibatzen.

Euskararen Plan Estrategikoa garatzeko herritarren partaidetza bultzatzen dugu, arlo ezberdinetako lan mahaiak eratzen eta horietan antolatzen diren ekintzak aurrera eramaten lagunduz.

DIRULAGUNTZAK

  • Informazio gehiago:

euskara@eibar.eus

https://www.eibar.eus/eu/kultura/euskera

943700912

 

 

Herriko elkarteei dirulaguntza izendunak ematen dizkiegu, euskararen ezagutzara, erabilerara eta kalitatera zuzendutako egitasmoak bideratu ditzaten.

Herritarrei euskara ikasteko erraztasunak emateko, deskontuak aplikatzen ditugu matrikulen prezioan.

Herritarrei euskarazko formazioa jasotzea errazteko, UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak ematen ditugu.

AHOLKULARITZA eta LAGUNTZA

  • Informazio gehiago:

euskara@eibar.eus

https://www.eibar.eus/eu/kultura/euskera

943700912

Hizkuntza-eskakizun eta hizkuntza-irizpideen gaineko informazioa ematen dugu.

Testuen zuzenketarako eta itzulpenetarako laguntza eta aholkularitza eskaintzen dugu.

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK

Hizkuntza eskubideen urraketen gaineko kexak herritarrek zuzenean euskara@eibar.eus helbidera idatzita aurkez daitezke edo Elebide, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez aurkeztu daitezke.

Zerbitzuaren hobekuntzarako iradokizunak euskara@eibar.eus helbidera bidal daitezke.

Hizkuntza eskubideen urraketen inguruko kexak kudeatzen ditugu.

Zerbitzuaren hobekuntzarako iradokizunak kudeatzen ditugu.