Eibarko Udala

Erabiltzaileen eskubideak

  • Euskara Zerbitzuaren bide ofizialak erabiltzeko eskubidea, kexak edo/eta iradokizunak egiteko orduan.
  • Euskara Zerbitzuaren zerbitzuei buruzko informazio zuzena, argia, gardena, egokia eta eguneratua jasotzeko eskubidea.
  • Euskara Zerbitzuko programei buruzko informazioa garaiz jasotzekoa.
  • Helduen euskalduntze-programetarako dirulaguntzak jasotzeko aukera izateko eskubidea, betiere horretarako jarritako baldintzak beteta.
  • Kultur jarduerak zein ordutan eta non izango diren jakiteko beharrezkoa den informazioa jasotzeko eskubidea, eta aldaketarik baldin badago, aldaketa horien berri jasotzekoa.
  • Erabilitako zerbitzuetan emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzeko eskubidea.
  • Euskara Zerbitzuaren langileek emandako zerbitzua erabiltzaileak berak aukeratu duen hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) jasotzeko eskubidea.
  • Tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea.