Eibarko Udal Euskaltegian matrikula zabalik

Abenduaren 4tik 21era bitarteko epea matrikulatzeko

Matrikula zabalik Udal Euskaltegian

2023/11/29

Abenduaren 4tik 21era izena emateko epea zabalik Udal Euskaltegian.

Eibarko Udal Euskaltegian Neguko Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago abenduaren 4tik 21era. Klaseak urtarrilaren 8an hasiko dira.
Eskaintza zabala dugu: maila guztiak (A1etik C2ra), azterketa prestaketa, guraso taldeak, ikasleentzakoak... HABEren titulu ofizialetarako aukera (A1 eta A2 mailetan barne ebaluazioa erabilita) eta aurrez aurre zein autoikaskuntza (mintzasaio eta tutoreta zerbitzuak barne) bidezko ikastaroak . Eibarren erroldatutakoentzako dirulaguntzak daude. Aurten, C1 mailako taldeetan dabiltzan 16-18 urte bitarteko gazteek 20 euro ordainduta egin dezakete ikastaroa.
Etorri eta galdetu!
Udal Euskaltegia
Bista Eder, 10 PORTALEA 2. pisua.
08:30- 14:00 // 16:30 - 19:00
Ostiraletan goizez bakarrik.
Telefonoa: 943 700912
Whatsapa: 688698566