Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ohiko galderak eta erantzunak

Atal honetan aurkituko dituzu galdera edo zalantza ohikoenen erantzunak, 'Errebal Plazia' kultur ekipamenduaren eta funtzio anitzeko eraikinaren -2. solairuan emakida-erregimenean jarriko diren aparkalekuen eta trastelekuen gaiari buruzkoak.

1. Aparkaleku-plazak turismoentzako dira bakarrik edo motoak aparkatzeko ere adjudikatu daitezke?

Aparkaleku-plazak bai motoak bai turismoak aparkatzeko adjudika daitezke. 

2. Aparkaleku-plazek ba al dute ibilgailu elektrikoentzako karga-punturik?

Aparkaleku-plazek ez dute ibilgailu elektrikoentzako karga-punturik. Aurreikusita dagoena da PVCzko kanaleta bat jartzea forjatuari ainguratuta, ibilgailu elektrikoen erabiltzaileak egon daitezen.  Aparkaleku-plaza jakin batean karga-puntua jartzearen kostua plaza-titularraren kontura izango da.

3. Garaje-plazek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu behar al dute?

Bai, ordaindu behar dute, eta zerga emakidako plazaren eskuratzaileak ordaindu behar du.

4. Trastelekuek badute entxuferik?

Trastelekuek ez dute entxuferik. Argia dute, komunitateak ordaintzen duena.

5. Plaza aukeratzeko orduan, eskabidean mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkatze-txartela aurkeztu izanak behartu egiten du mugikortasun murriztuko pertsonentzako plaza horietako bat hartzera, ala edozein plaza aukera dezake?

Edozein plaza aukera dezake. Mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkaleku-plazak bakarrik adjudikatu dakizkieke mugikortasun murriztuko pertsonei. Baina mugikortasun murriztuko pertsonek edozein aparkaleku-plaza eskura ditzakete, bai mugikortasun murriztuko pertsonei gordetakoak (haiek bakarrik eskura ditzakete) bai bestelakoak.

6. Aparkaleku-plaza baten titularra heriotzagatik eskualdatzen denean, emakidaren titulartasuna haren ezkontideari edo legezko oinordekoei eskualdatuko zaie, betiere izendatuak aurreko 4. paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu. b) baldintza, Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Ulertzen da erroldatuta egon behar duela hil den titularraren eremu berean, ezta?

Izendatutako pertsonak bete egin behar ditu 4. atalean ezarritako baldintzak, alegia:

  • Pertsona fisikoa izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea, berdin da zer eremutan; eta ulertu behar da kausatzailea hiltzen den egunekoa izan behar dela errolda.
  • Ibilgailuren bat jabetzan izatea (edo enpresak ibilgailu horri lagata egotea), Eibarko udalerrian Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta emanda egotea eta zerga hori ordainduta izatea. OHARRA: Salbuetsita egongo da Eibarko udalerrian Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta emanda egoteko baldintzatik, baldin eta eskatzaileak bere enpresak lagatako ibilgailu bat badu (izan enpresaren jabetzakoa izan finantza-errentamenduko kontratu baten bidez eskuratutakoa), zerga beste udalerri batean ordaintzen duena.
  • Ez izatea BI aparkaleku plaza edo gehiago jabetzan A EREMUAN.
  • Mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkaleku-plaza bat bada, mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkatze-txartela izatea, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuak sortua, eta ibilgailuaren jabea izatea (edo enpresak ibilgailua lagatzea).

7. Bikote ezkondu bat garajearekin irabazpidezko erregimenean Errebal kalean. Ezkontideetako bakoitza bere jabetzako auto batekin. Ondorioz, bakoitzari ibilgailu bakarra eta garaje bat ageri zaie beren izenean (beraz, horrela ezingo lukete garaje-plazarik eskatu), baina egiaz bizikidetza-unitate bat da, bi auto eta garaje bakarrarekin. Zer egin daiteke?

Garaje bat eska dezakete, baina A EREMUKO 2. ZERRENDARA pasako lirateke (A EREMUAN erroldatutako pertsonak, garaje bat dutenak jabetzan A EREMUAN, eta aparkaleku-plaza bat edo aparkaleku bat trastelekuarekin eskatzen dutenak).

8. Parkingetik irtetean, jo ahal izango da San Agustin kalera?

Ez, ezin da San Agustin kalera jo garajeen irteeratik. San Agustin kaleko bidegurutzean, zebra-bide bat laga behar da oinezkoentzako, eta garajeen irteeratik San Agustin kalera joatea ahalbidetzeak modu negatiboan eragin diezaioke trafikoari eta oztopatu ibilgailuen irteera garajeetatik.

9. Emakida eskualdatzen bada, izan heriotzagatik izan inter vivos arrazoiagatik, ez badago itxaron-zerrendarik edo ez badago interesatutako beste hirugarrenik, irteten den emakidadunak proposatutakorik, zer egingo litzateke? Udala geratuko litzateke garaje-plazarekin, emakidadunari formularen ondorioz ateratzen den zenbatekoa ordainduta, edo emakidadunak jarraitu egin beharko luke plazarekin interesdunen bat agertu arte?

Emakidadunak plazarekin jarraitu beharko luke erosle bat aurkitu arte. Nolanahi ere, Udalak plaza berreskuratzeko interesa balu, egin lezake, emakidadunari Pleguaren 10.3 klausulan adierazitako formularen ondorioz ateratzen den zenbatekoa ordainduta.

10. Errebal eraikin osoa aseguratuta egongo da? Edo, pleguan hitz egiten denean Aparkalekuaren mantentze- eta kontserbazio-gastu arruntei aurre egiteaz, horrek esan nahi du emakidadunen erkidegoak ere asegururen bat kontratatu beharko lukeela?

Udalak bere arrisku anitzeko aseguru-polizaren barruan sartuko du eraikina; aseguru horrek estaliko ditu polizan aurreikusitako gertaeren ondorioz eraikinean sortutako kalteak. Aseguruak estaltzen ez dituenak dira  emakidadunen erkidegoa legez haien erantzule denean sortzen diren kalteak; beraz, emakidadunen erkidegoari gomendatuko litzaioke aseguru-profesional bati kontsulta egitea, estalita edukitzea komeni diren arriskuen berri eman diezaien.