Bigarren eskuko bizikleten azoka

Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, irailaren 17an, 10:00etik 14:00etara, Untzaga plazan bigarren eskuko bizikleten azoka ospatuko da. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea irailaren 2tik 15era (biak barne). Bizikleta uzteko hitzordua emango da.

Informazioa eta izen-ematea:
www.merkabi.eus/eibar
Tel. 943 670 249

Azokan parte hartzeko kontutan izan beharrekoak:

  • Gordailu-salmentan bizikletak eta objektuak uzteko ordutegia: 8:00-10:00 h
  • Bakarrik utzi ahal izango dira egoera onean dauden erabilitako bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patineteak, trizikloak, kaskoak…).
  • Objektuen kasuan, gehienez hiru eraman daitezke.
  • Parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da. Norberaren datuak eskatuko dira (NANa eta telefonoa).
  • Zerbitzua doakoa da.
  • Gehienezko prezioa 500 €-koa izango da.

Zure bizikleta konpontzera Eibarko Klub Deportiboa  antolatutako tailer batera ere ekarri ahal izango duzu. Tailer hori azokaren ondoan egongo da.

Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako bide berdeei eta bidegorriei buruzko informazio gune bat jarriko du Untzagan, eta bertan bizikleta elektriko mota ezberdinak probatu ahal izango dituzu. Horrez gain, bizikleta-pieza birziklatuekin eskulanen tailerra egingo da, haurrei zuzendua, eta bizikleta konpontzen ikasteko tailerra, publiko guztiari zuzendua.

Anima zaitez eta parte hartu!