Mugikortasunaren Europako Astea 2022

Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Eibarko Udalak ondorengo ekintzak antolatu ditu irailaren 16tik 24ra bitartean. Aurtengo ekitaldiaren goiburua da "Konbinatu eta Mugitu". Jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta baita onarpenaren baieztapena jasotzea ere. Jardueretan izena emateko epea irailaren 2tik 21era (biak barne) da.

Izen-ematea:  
https://formularioak.eibar.eus/eu/mea2022jarduerak/
Tel. 943 70 84 08

IBILALDI OSASUNTSUA

IRAILAK 16, OSTIRALA

Paseoa oinez, hamaiketako osasuntsua eta ariketa terapeutikoen proposamena.

Ibilbidea: Orbeako kirold. – Azitain – Maltzaga –Eibar-Elgoibar Bidegorria – Orbeako kirold. (6 km).

Irteera ordua: 10.00etan Orbeako kiroldegian

Taldea osatzeko gutxienez 6 pertsona eta gehienez 30.

Izena emateko epemuga: irailak 14, egun hori barne.

 

 BIGARREN ESKUKO BIZIKLETEN AZOKA ETA KONPONKETA TAILERRA

IRAILAK 17, LARUNBATA

10:00-14:00, Untzaga Plazan

Azokan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: 943 67 02 49 / www.merkabi.eus/eibar

 

BIDE BERDE ETA BIDEGORRIEI BURUZKO INFORMAZIO GUNEA, TAILERRAK ETA BIZIKLETA ELEKTRIKOEN TESTAKETA (GFAk antolatuta)

  • IRAILAK 17, LARUNBATA

10:30-14:00  eta 15:30-19:30, Untzagan (Eskulanak eta tailer mekanikoa)

  • IRAILAK 18, IGANDEA

10:30-14:00, Untzagan (Tailer mekanikoa)

 

NORDIC WALKING BATAIOA

Bi talde, gutxienez 6 pertsona eta gehienez 10, bata goizean eta bestea arratsaldean.

  • IRAILAK 19 ETA 21,  10:00-12:00, Itzioko parkean
  • IRAILAK 20 eta 22, 18:00-20:00, Itzioko parkean

Izena emateko epemuga: irailak 14, egun hori barne.

 

HITZALDIA: NOLA ERABILI BIZIKLETA ELEKTRIKOA EIBARREN, ARGITU ZALANTZAK!

IRAILAK 21, ASTEAZKENA

18:00 – 19:30, Errebal plazan  (A gela)

Hizkuntza: Euskara

Izena emateko epemuga: irailak 19, egun hori barne.

 

AUTORIK GABEKO EGUNA (Udalbus dohainik)

IRAILAK 22, OSTEGUNA

 

NORDIC WALKING MARTXA

IRAILAK 24, LARUNBATA

Ibilixan naturan ibilbidea: Untzaga – Sautxi  – Areeta baserria – Unbe – Ipurua kirold. – Untzaga, 10 km.

Irteera ordua: 9:00etan Untzaga Plazan.

Taldea gutxienez 6 pertsona eta gehienez 30.

Izena emateko epemuga: irailak 21, egun hori barne.