Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Balkoiak eta leihoak apaintzeko 3. lehiaketa

Lehiaketa honen helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, Eibarko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea. Eibarren ez ezik, Elgoibarren eta Ermuan ere egiten da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.

Lehiaketa honetan Eibarko hiriguneko etxebizitzetan bizi den edonork parte hartu ahal izango du. Beharrezkoa izango da lehiaketaren aurretik izena ematea.

Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 26tik ekainaren 18ra (biak barne). Izena emateko bi aukera daude:

  • Maiatzaren 26an, Untzaga plazan izango den “FurgoBaratzan” (10:00-13:00). Etxebizitza bakoitzeko lore bakarra banatuko da, hauek amaitu arte. Inprimakia beteta ematea nahitaezkoa izango da eta lorea jasotzen duenak bere NANa erakutsi beharko du.
  • Inprimaki elektroniko hau betez.

Izen-ematea egitean, parte-hartzaile bakoitzari bereizgarri bat emango zaio. Bereizgarri hori kaletik ikusteko moduko leku batean erakutsi beharko da, eta epaimahaiak balkoia edo leiho parte-hartzailea identifikatzeko balioko du. Elektronikoki inskribatutako parte-hartzaileen kasuan, bereizgarri hori bidaliko zaie beren etxeetara.

Epaimahaiak uztaileko lehen hamabostaldian zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko. Balkoiak edo leihoak kaletik ikusteko moduan egon beharko dira; izan ere, epaimahaiak kaletik baloratuko ditu, etxeetara igo gabe. Udaleko Ingurumen Saila telefonoz edota e-mail bitartez harremanetan jarriko da irabazleekin.

Bi sari mota egongo dira:

  • Herrian: lehen saria 200 euroko bono bat izango da eta bigarrena 150 euroko bono bat, biak Eibarko Merkataritza Gune Irekiko kide diren saltokietan erabiltzeko.
  • Eskualdean: 250 euroko bonoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 70 84 08 telefonora dei dezakete edo ingurumena@eibar.eus helbidera idatzi.

Ikusi hemen lehiaketaren oinarriak.

Egutegia:

  • Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 26tik ekainaren 18ra (biak barne).
  • Bereizgarria 2021eko uztailaren 1etik 16ra egon behar da ikusgai. Baldintza horiek bete ezean, balkoia edo leihoa ez da baloratuko, eta, beraz, deskalifikatu egingo da.
  • Epaimahaiak 2021eko uztaileko lehen hamabostaldian baloratuko du balkoia edo leihoa.
  • Sari-banaketa uztailaren 12tik 16ra egingo da.

Oharra: Gogoratu Eibarren indarrean dagoen ordenantzak debekatzen duela lorontziak eta lorapoteak kalera jausi ez daitezen behar den bezala lotzeke jartzea; barandaren kanpoko aldetik horrelakoak eskegitzea ere debekatuta dago. Landareak edo loreak ezin dira jarri apaintasuna apurtuko luketen latetan edo ontzietan. Loreei edo landareei ura botatzerakoan kontu handia ipini behar da urak kalera ihes egin ez dezan. (Ikusi “Hainbat Udal Ordenantza aldatzeko Ordenantza, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12KO 2006/123/CE Zuzentaraura Egokitzekoa”, 30.artikulua)

 

Zure loreak landatzeko aholkuak

  • Alisoa

  • Begonia

  • Tagetea