Eibarko autobus-geltokiko kokapenaren azterketa

Erabiltzaileen % 85ek uste du Eibarko hiriarteko autobusaren geltokia egun dagoen tokian geratu behar dela, Egogain kalean. Gainerako % 15ak beste toki batzuk proposatu ditu: Matxaria (% 10) eta Errebal - San Agustin (% 1). % 3k uste du tokiz aldatu beharko litzatekeela, baina ez daki nora. Halako emaitzak izan ditu “Eibarko Autobus Geltokia Kokatzeko Ikerketak”. Ikerlan hori Eibarko Udalak agindu zuen, PSE-EE eta EH Bilduk adostu zutelako 2016ko aurrekontuari zuzenketa bat egitea.

'Leber. Planificación e Ingeniería' enpresak egin du ikerketa.

Egindako azterketaren dokumentua ikusteko SAKATU HEMEN.