Ipuinen kontaketa (euskaraz)

Maite Franko egile eta ipunkontalariak "Arraina eta limoia" ipuina kontatuko digu

 

Baziren behin elkarren ondoan zeuden bi erresuma: Arraimendi eta Limoimendi. Limoimendikoek, arraina ezagutzen ez, eta gauza bera limoiarekin Arraimendikoentzat. Elkar ezagutzeko egin zuten bazkarian Limoimendiko erregeak arrain-pastela probatzean, pozoindu nahi zutela pentsatu zuen, eta berdin Arraimendikoak ere limoi-zopa dastatzean. Haserretu eta gerra piztu zuten, ondoren bi erresumen artean murrua eraikiz eta zurrumurru sinistezin eta iraingarriak zabalduz. Zorionez, denborarekin gauzek hobera egin zuten…jakin nahi al duzu nola?

Maite Franko egileari buruzko informazio gehiago esteka hau erabili.