HELDU!, Ekintzailetzarako programa

Ekimen berritzaile honen helburua da Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzeko helburuz.

Garapen ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak, Debegesa  eskualde-garapenerako agentziarekin lankidetzan, ekintzailetza-programa hau sustatzen du, Eibarren izaera berritzailea duten ideia edota negozio-lerro berriak probatzeko eta baliozkotzeko. Hain zuzen, eskualdeko ehun ekonomikoa eta haren lurralde-lehiakortasuna indartzeko gaitasuna duten proiektuak.

Horretarako hainbat jarduera-ildo lehenetsi dira eskualdearen benetako beharrak eta bai egungo ekoizpen- eta ekonomia-ehunaren ezaugarriak, bai hemengo zein mundu mailako etorkizuneko erronkak kontutan izanik:

  • Doitasun-ingeniaritza
  • Industriari lotutako zerbitzuak
  • 4.0 industria
  • Klima-aldaketa eta energia jasangarria
  • Kirolari aplikatutako teknologiak
  • Eta berritzailetzat jotzen den eta Eibarren gara daitekeen beste edozein ideia.

Laguntza-prozesua gutxi gorabehera 3 hilabetez luzatzen da eta Debegesako pertsonal teknikoak koordinatzen du. Parte-hartzaileek formazio espezializatua, adituen aholkularitza eta tutoretza pertsonalizatua jasotzen dute. HELDU! beraz programa guztiz praktikoa da, hasierako fasean (pre-seed) dauden proiektuak aztertu eta ondoren martxan jartzen laguntzen duena, bakoitzaren neurrira diseinatutako 100 ordu baino gehiagoko dedikazioa eskainiz.

Jarduera guztiak Azitaingo industrialdeko haztegi berriko coworking-gunean egiten dira. Bertan, ideiak garatzeko laguntzaz gain, programak Eibarko eta Debabarreneko ekosistema ekintzailerako sarbidea ematen die parte-hartzaileei, zeina enpresa sare zabal batez, punta-puntako zentro teknologikoz eta ikerketa-zentroz osatua baitago.

Informazio osoa, epeak eta izena emateko formularioa eskuragarri hemen.