Eibarko Udala

Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa baloratzeko inkesta

Eibarko Udalak 2024-2027 Komunikazio eta Gardentasun Plan berria jarri du abian. Inkesta honetan lortutako emaitzak baliagarriak izango dira erakundeak komunikazioaren eta gardentasunaren arloan duen egoerari buruzko azterketa osatzeko.

Eibarko Udalak 2024-2027 Komunikazio eta Gardentasun Plana jarri du abian, erakundearen barneko zein kanpoko komunikazioa hobetzeko helburu nagusiarekin, bai eta udalaren gardentasuna hobetzeko ere. Plan honetan proposatutako jardueren eremua, barne-mailan, Eibarko Udala bera izango da – Plana osatzen duten zerbitzu, udal-arlo eta -unitate eta alderdi politiko guztiekin batera –, eta, kanpo-mailan, Eibarko herritarrak, gizartea oro har, eta komunikabideak.

Estrategia horren bidez, Udalean bertan nahiz herritarrekin, oro har, komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa garatzea ahalbidetuko duten mekanismoak ezarri nahi dira.

Kanpoan, jarraian duzun gogobetetze-inkesta egin zaie herritarrei, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko eta, horrela, proiektuko gainerako puntuak idatzi aurreko azterketa osatzeko.

Ondoren, helburu estrategiko eta espezifiko batzuk finkatuko dira, bai eta komunikazio-ekintza batzuk ere, Planaren gainerako puntuak osatzeko, besteak beste.

Jarraian, Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren eta gardentasunaren egoera baloratzeko inkesta bete ahal izango duzu.

Eta nahi baduzu, deskargatu inkesta PDF formatuan, bete eta bidali helbide elektroniko honetara: komunikazioa@eibar.eus