Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren eta gardentasunaren egoera baloratzeko inkesta

Inkesta honek Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea du helburu, eta Eibarko Udala prestatzen ari den "2020-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plan berria"ren diagnostiko-fasearen parte da. Plan horren bidez, erakundearen barne- eta kanpo-komunikazioa hobetu nahi da, bai eta udal-gardentasuna ere, eta beharrezko tresnak ezarri nahi dira Udala herritarrengana are gehiago hurbiltzeko.

Eibarko Udalak 2020-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plana jarri du abian, erakundearen barneko zein kanpoko komunikazioa hobetzeko helburu nagusiarekin, bai eta udalaren gardentasuna hobetzeko ere. Plan honetan proposatutako jardueren eremua, barne-mailan, Eibarko Udala bera izango da – Plana osatzen duten zerbitzu, udal-arlo eta -unitate eta alderdi politiko guztiekin batera –, eta, kanpo-mailan, Eibarko herritarrak, gizartea oro har, eta komunikabideak.

Estrategia horren bidez, Udalean bertan nahiz herritarrekin, oro har, komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa garatzea ahalbidetuko duten mekanismoak ezarri nahi dira.

Orain arte egindako lehen jardueretako bat udaleko langileei elkarrizketak eta galdetegi bat egitea izan da, erakundeak komunikazioaren arloan duen egoerari buruzko azterketa egiteko. Kanpoan, jarraian duzun gogobetetze-inkesta egin zaie herritarrei, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko eta, horrela, proiektuko gainerako puntuak idatzi aurreko azterketa osatzeko.

Ondoren, helburu estrategiko eta espezifiko batzuk finkatuko dira, bai eta komunikazio-ekintza batzuk ere, Planaren gainerako puntuak osatzeko, besteak beste.

Jarraian, Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren eta gardentasunaren egoera baloratzeko inkesta bete ahal izango duzu.

Eta nahi baduzu, deskargatu inkesta PDF formatuan, bete eta bidali helbide elektroniko honetara: komunikazioa@eibar.eus