Bizigune Programa

Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren* helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da. Programa horren bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin.Beren baliabide ekonomikoekin merkatu librean sartzeko aukerarik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Eusko Jaurlaritzaren ALOKABIDE Sozietate Publikoaren esku uzten du etxebizitza hori usufruktu-kontratu baten bidez, ezarritako hainbat bermeren truk. Aldi berean, ALOKABIDEK ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duen eskatzaile bati esleituko dio etxebizitza, eta eskatzaileak bere diru-sarreren araberako alokairu bat ordainduko dio ALOKABIDERI.

Bizigune Programari buruzko informazio guztia kontsultatzeko, abantailak, baldintzak...SAKATU HEMEN.