Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garaje-plazen esleipena (2023): parte hartzeko eskaera

Deskribapena: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako 16 garaje-plazen esleipenean parte hartzeko eskaera egitea.

Esleipen mota: salmenta. Lehentasunez erosteko eskubide bat—eroslehentasuna edo atzera eskuratzea— ezartzen da EIBARKO UDALAREN alde, eskuratze-prezioa mugatuta, bost urteko epean, eskritura publikoa egiten den unetik zenbatzen hasita.

Esleipen prozedura: zozketa.

Garajeen prezioak: salmenta bidez esleituko direnez, % 21eko BEZa dagokie.

  • 14 metro koadro inguruko garajeak: 8.693,85 euro (BEZa barne).
  • 18 metro koadro inguruko garajeak: 10.672,20 euro (BEZa barne).

Garaje bakoitzaren ezaugarriak eta prezioa ezagutzeko, kontsultatu Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeen baldintza administratiboen agiria.

Garajeen ubikazio konkretua ezagutzeko, kontsultatu Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeen planua.

Hartzailea: jarduteko gaitasun osoa duten eta kontratatzeko ezein debekutan sartuta ez dauden pertsona fisikoak eta honako nahitaezko baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik, kale hauetako batean:
    • Amaña kalea.
    • Wenzeslao Orbea kalea.
    • Karlos Elgezua kalea.
    • Ziriako Agirre kalea.
    • Artegieta kalea.
    • Bustinduitarren kalea.
    • Tiburzio Anitua kalea.
    • Asola-Igartza kalea.
  • Goian adierazitako kaleetan beste garajerik ez izatea jabetzan.
  • Eibarko udalerrian Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzen duen ibilgailu baten jabea izatea eta zerga hori ordainduta izatea.

Esleipenean parte hartzeko eskaera egiteko epea: 2023ko otsailaren 20an hasiko da eta 2023ko martxoaren 17an amaituko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Goian adierazitako baldintzak betetzen dituen eta ibilgailuaren titularra den pertsonak joan beharko du. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Esleipen prozeduran parte hartzeko eskaera elektronikoki edo aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Bi kasuetan, eskabidean honako agiri hauek jaso beharko dira:

  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez: 

  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik 2. puntuan adierazitako kaleren batean.
  • Eibarko udalerrian trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzen duen ibilgailu baten jabea izatea eta zerga hori ordainduta izatea.
  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.

Datu/dokumentu horiek bitarteko telematikoen bidez kontsultatzeari aurka eginez gero, eskaeran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta aurka egiteko arrazoiak ere (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21 art.), eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Zerbitzuak saila.

Deskargatu dokumentuak
Baldintza administratiboen agiria: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeen esleipena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 504 KB)
Planua: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 23 KB)
Nabigazioa