Coliseoko sarreren itzulketa (COVID-19)

COVID-19aren ondorioz, Coliseoan egin beharreko emanaldiak eta ikuskizunak bertan behera geratu ziren alarma egoeran. Online erositako sarrerak itzuli egin ziren, baina leihatilan erositako sarrerak itzuli gabe geratu zen.

Deskribapena: COVID-19k sortutako alarma-egoeragatik Coliseoan bertan behera geratu ziren emanaldi eta ikuskizunei dagozkien leihatilan erositako sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatzea.

Hartzailea: COVID-19k sortutako alarma- egoeragatik Coliseoan bertan behera geratu ziren ikuskizun eta emanaldien sarrerak, leihatilan erositakoak, dituen edozein pertsona.

Eskaerak egiteko epea: uztailaren 16tik irailaren 30era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

 

Formularioa elektronikoki betetzeko baliabiderik ez baduzu, Kultura Sailarekin harremanetan jarri beharko zara 943 708435 telefonoaren bidez, aurrez aurreko hitzorduaren eguna eta ordua ezartzeko.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Kultura saila.

 

Sarreren itzulketak:

  • Uztailaren 16tik 26ra bitartean egindako itzulketa-eskaerak uztailaren 30ean ordainduko dira.
  • Uztailaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean egindako itzulketa-eskaerak irailaren 11an ordainduko dira.
  • Irailaren 1etik 30era bitartean egindako itzulketa-eskaerak urriaren 9an ordainduko dira.