Munduko emakumeen literatura saioak: emakume italiarren literatura (2023-2024)

Tailer honetan, Italiako emakumeen literaturaren aldi historiko luze bat ezagutuko dugu, Querrelle delles femmes-en manifestuetatik hasi eta gaur egunera arte, emakume italiarren bizitzan eta literatura eragin handiena izan duten une historikoak zeharkatuz. Bestalde, sarrera geografiko eta soziologiko bat egingo dugu, testuak testuinguruaren arabera aztertzen laguntzeko.

Helburuak: 

  • Erdi Aroan eta Europako testuinguruan emakumeak defendatu zituzten emakume filosofoak ezagutaraztea (querrelle delles femmes).
  • Parte-hartzaileak literatura italiarraren ezaugarrietan prestatzea. 
  • Parte-hartzaileak literatura-kritikan prestatzea, literatura-genero desberdinetara hurbilduz.
  • Gogoeta egitea eta iritzi kritikoak sortzea.
  • Italiako egile nagusiak ezagutzea.
  • Irakurzaletasuna piztea.

Edukiak: mintegiaren aurkezpena eta literatura italiarraren ezaugarriei buruzko sarrera orokorra; Emakumeen kereila; XIX. mendea; Etxeko aingerutik Eba modernora; Natalia Ginzburg eta Lorenza Mazzetti; Franca Rame; Poesia eta ahots berriak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Ainhoa Aldazabal Gallastegi. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea.

2023ko urriak 4, azaroak 8, abenduak 20 eta 2024ko urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 20, apirilak 24 eta maiatzak 22.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioak doakoak dira.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 22ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeitaliarrenliteratura

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), irailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: irailaren 27a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Munduko emakumeen literaturazko saioak: emakume italiarren literatura izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 223 KB)
Nabigazioa