Eibarko Udala

“GABONAK EIBARREN SELFIAK” lehiaketaren oinarriak

Eibarko Udalak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Arloaren bidez, sare sozialetako “GABONAK EIBARREN SELFIAK” lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da Instagram eta Facebook bidez Gabonetan (2024ko azaroaren 27tik abenduaren 31ra), Eibarko kaleak eta gabonetako argiak atzean ageri diren selfien irudiak zabaltzea eta hedatzea. Irudi edo selfie horiek #GABONAKEIBARREN traolarekin argitaratu behar dira. Ekimen honekin, halaber, herria bera dinamizatu nahi da, eta haren gaitasun komertziala eta zerbitzu-arlokoa indartu.

Parte hartzaileak

Edozein pertsonak parte hartu ahalko du, izan Eibarkoa, izan kanpokoa. Adingabeen kasuan, nahitaezkoa izango da selfie-etan pertsona heldu batek lagunduta irtetea.

Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu ez udal-ordezkaritzako karguek, ez eta odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailako ahaideek ere. Ezingo dute parte hartu, ezta ere, Eibarko Udaleko enplegatu publikoek.

Parte hartzeko, selfie bat egin behar da, oinarri hauetako 1. puntuan azaldutako gaiari buruzkoa. Selfiak edozein koloretan egon ahalko dira (koloretan, zuri-beltzean, sepian…), eta edozein filtro aplikatzea onartuko da.

Lehiaketan soilik onartuko dira lehiaketaren gaia eta parte hartzeko jarraibideak betetzen dituzten argazkiak, betiere programatutako egunen barruan eta oinarri hauetan zehaztutako baldintzekin. 

Argazki bakarra onartuko da Facebookeko edo Instagrameko sare sozialeko pertsona edo erabiltzaile bakoitzeko.

Parte hartzeko modua

Argazkia edozein gailutan egin daiteke: kamera, telefonoa, tableta, eta abar.

Pertsona interesdunek profil bat izan behar dute Instagram edo Facebooken.

Argazki bat lehiaketan sartzeko, ezinbestekoa da #GABONAKEIBARREN traolarekin etiketatzea eta Eibarko Udala (@eibarkoudala) aipatzea, aukeratutako sare sozialean (Instagram edo Facebook) jendaurrean partekatzeaz gain.

Parte-hartzailearen profila eta argazkiaren argitalpena publikoak izan beharko dira; bestela, Eibarko Udalak ezingo ditu ikusi eta ez dira lehiaketan sartuko.

Parte hartzeko epea eta zozketa

Lehiaketa 2024ko azaroaren 27ko 18:00etan hasiko da, Gabonetako argiak ofizialki piztearekin batera, eta 2024ko abenduaren 31n amaituko da, 23:59an. Data horretatik aurrera argitaratutako irudiak ez dira lehiaketaren barruan zenbatuko.

2025eko urtarrilaren 3an, zozketa bat egin ondoren (tresna digital bat erabiliz aukeratuko da irabazlea), irabazlearen izena argitaratuko du Eibarko Udalak Instagrameko eta Facebookeko kontu ofizialetan, eta irabazleak mezu pribatu bat bidali beharko du Udalaren bi kontu ofizialetako edozeinetara (@eibarkoudala), lehiaketaren irabazlea izatearen jakinarazpena jaso duela adieraziz, eta mezu horretan bere izen osoa eta telefono-zenbakia sartu beharko ditu. Ondoren, Udala irabazlearekin harremanetan jarriko da hurrengo urratsak jakinarazteko.

Eibarko Udalak ez du bere gain hartuko telefono-zenbaki okerren ardura.

Saria

Tokiko produktuen otar bat, "Coliseoaren laguna 2025" bi txartel, eta Erosi Eibarren txartelak; guztiaren balioa 500 eurokoa izango da.

Deskargatu dokumentuak
“GABONAK EIBARREN SELFIAK” lehiaketaren oinarriak  
Ikusi | Jaitsi (627.9 KB)