Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren 675. urteurrena. Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar! argazkilaritza-lehiaketa

Eibarko Udalak, Ego Ibarra Batzordearen bidez, Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar! argazkilaritza-lehiaketa antolatu du. Argazkiak aurkezteko epea abenduaren 2ra arte (hau barne) luzatu da.

Lehiaketaren xedea: oinarri hauen xedea da irudietan biltzea herriak dituen gauza onak eta txarrak, herrian maite ditugun gauzak eta amorratzen gaituztenak. Horretarako, argazki bi hautatzeko lehiaketaren baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura zehazten dira.

Parte-hartzaileak: izena emateko epea hasi baino sei hilabete lehenagotik Eibarren bizi den adin nagusiko edonork har dezake parte lehiaketa honetan.

Gaia eta atalak: irudietan jasotzea herriak dituen gauza onak eta txarrak, herrian maite ditugun gauzak eta amorrarazten gaituztenak.

Lehiaketak 2 atal ditu: Harro nago zutaz, Eibar! eta Amorratu egiten nauzu, Eibar!

  • Harro nago zutaz, Eibar!: Eibarrek dituen gauza onak, Eibarko herriaz harro sentiarazten gaituen hori irudikatzen duten argazkientzako.
  • Amorratu egiten nauzu, Eibar!: Eibarrek dituen gauza txarrak, Eibarren amorrarazten gaituena irudikatzen duten argazkientzako atala.

Baldintza teknikoak: Lehiaketan parte hartzeko baldintza tekniko hauek bete behar dira:

  • Artxiboen tamaina: JPG formatuan, gehienez ere 2000 pixelekoa alderik handienean; erresoluzioa 300 ppp.
  • Teknika: Edozein teknika mota onartuko da.

Lehiaketan izena emateko eta argazkiak bidaltzeko epea: 2021eko urriaren 4tik 29ra izango da (egun biak barne). ADI! EPEA LUZATU EGIN DA, 2021eko abenduaren 2ra arte (hau barne)

Lehiaketan izena emateko eta argazkiak bidaltzeko bidea: formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/argazkiaeibar

Argazki bakoitzeko izen-emate edo inskripzio bat egin beharko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki original 1 aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean.

Proposamena bidali ondoren, ezin izango da erretiratu.

Pertsonako argazki bat onartuko da atal bakoitzeko. Atal bakoitzean argazki bat baino gehiago aurkeztu bada, aurkeztutako lehen argazkia baliozkotzat joko da.

Sariak:

  • Atal bakoitzeko irabazleak 500 euroko saria jasoko du (dagokion zerga-atxikipena izango du).
  • 150 euroko sari bi emango dira, epaimahai ofizialak hautatutako argazkietatik, herri-bozketa bidez hautatutako argazkietarako.

Epaimahaiaren osaera eta hautaketa: Sail bakoitzeko irabazleak eta argazki finalistak EIBARKO UDALAK (Ego Ibarra) eta KLUB DEPORTIBOKO ARGAZKI-TALDEAK osatutako epaimahai batek hautatuko ditu. Eibarko Udalak 5 boto izango ditu eta Argazki Taldeak 6.

Hautaketa horretan kontuan hartuko dira lanaren kalitate artistikoa eta argazkiaren mezua. Epaimahaiko idazkariak egindako hautapenaren akta jasoko du eta hitza izango du baina botorik ez.

Epaimahaiak baztertu egingo ditu konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak, homofoboak edo iraingarriak diren argazkiak.

Herri-galdeketa irekia: Epaimahaiak aukeratuko dituen argazki finalistak Udalaren webgunean jarriko dira (www.eibar.eus) 2021eko abenduaren 17tik 31ra, herritarrek botoa eman eta sail bietako argazki bana aukera ditzaten. Betiere, epaimahaiak hala egitea erabakiko balu.

Atal bakoitzeko argazkiak aukeratzeko bozketan botoa ematen duten unean Eibarren erroldatuta dauden 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Bozketa egiteko, esteka honetan dagoen formularioa bete behar da:

https://formularioak.eibar.eus/eu/argazkia675

Identifikazio-datuak bakarrik bete beharko dira, eta atal bakoitzeko argazkietako bat aukeratu.

Udalak egiaztatuko du erroldatze- eta adin-baldintzak betetzen direla.

Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da atal bakoitzeko. Boto bat baino gehiago eman bada, emandako lehen botoa joko da baliozkotzat.

Egutegia:

  • Izena emateko eta argazkiak bidaltzeko epea: 2021eko urriaren 4tik abenduaren 2ra (biak barne).
  • Epaimahaiak atal bakoitzeko irabazleak eta argazki finalistak aukeratu eta jakinaraziko dituen eguna: 2021eko abenduaren 14a.
  • Atal bietako argazki finalisten erakusketa eta herri-galdeketa: Epaimahaiak hala egitea erabakitzen badu, 2021eko abenduaren 17tik 31ra, herritarrek botoa eman dezaten.
  • Herri-kontsultaren botoen kontaketa eta atal bakoitzeko argazki irabazlearen jakinarazpena (hala egitea erabakiz gero): 2022ko urtarrilaren 10ean. 

 

Kudeaketa-erakundea: Interesdunek argibideren bat edo galderaren bat egin nahi izanez gero, Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordearekin harremanetan jarri ahal izango dira, telefono honetara deituz: 943 70 84 21 / 943 70 84 23 edo posta elektronikoz: egoibarra@eibar.eus

Deskargatu dokumentuak
Argazki Lehiaketaren oinarri berriak (datak eguneratuta)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 346 KB)