Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Berrerabili eta Berrasmatu" tailerrak

Doako tailerrak dira, erabilitako objektuen/materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko, balio erantsia emanez eta haien bizitza baliagarria luzatuz. Tailerrak azaroaren 20tik abenduaren 16ra egingo dira, ordutegi eta leku ezberdinetan. Plazak mugatuak direnez, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea azaroaren 4tik 14ra (biak barne).

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Hartzaileak: Tailer guztiak, material birziklatuekin jostailuak sortzekoak izan ezik, adin nagusikoentzat dira. Haurrentzako tailerra 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Kasu horretan, haurrek ez dute aitarekin, amarekin edo tutorearekin egon beharko tailerrean zehar.

Tailerrei buruzko informazioa:  

  • Ikasi zure altzariak, lanparak eta beste objektu batzuk zaharberritzen.
    • Nork emana: El Taller de Manualidades.
    • Tokia: Bidebarrieta 44, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Azaroak 20 eta 27, 11:00 – 14:00.
    • Hizkuntza: Gaztelania.
    • Ekarri beharreko materiala: Zaharberritu/berreskuratu nahi den altzaria edo objektua.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 8.

  •  Material birziklatuekin dekorazio-objektuak, osagarriak eta bestelako jantziak sortu.
    • Nork emana: Eskusutxo.
    • Tokia: Estaziño 16 - behea 2, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Azaroak 24, 18:00 – 20:00.
    • Hizkuntza: Elebietan.
    • Ekarri beharreko materiala: Botoidun eta transformadoredun bi jantzi, plastikozko botila bat eta metalezko kontserba-pote handi bat.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 5, gehienez 10.

  • Berritu zure arropa elikadura-hondakinetatik sortutako tindu naturalen bidez.
    • Nork emana: Ardilanak.
    • Tokia: Portalea (A tailerra) – Bista-Eder 10, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Azaroak 25, 18:00 – 20:00.
    • Hizkuntza: Euskara.
    • Ekarri beharreko materiala: Kotoizko kamiseta zaharra.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 5, gehienez 10.

  • Ikasi tapizatzen: zaharretik berrira.
    • Nork emana: El Taller de Manualidades.
    • Tokia: Bidebarrieta 44, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Abenduak 1, 18:00 – 20:00.
    • Hizkuntza: Gaztelania.
    • Ekarri beharreko materiala: Aulkia, altzari txikia edo tapizatu nahi den kutxa.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 6.

  • Birziklatu zure jantziak osagarriak egiteko.
    • Nork emana: Harixan.
    • Tokia: San Agustin 2, behea, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Abenduak 4, bi txanda: 16:00 – 18:00 eta 18:00 – 20:00.
    • Hizkuntza: Elebietan.
    • Ekarri beharreko materiala: Arropa zaharra, hondatua.
    • Ikasle kopurua txanda bakoitzeko: gutxienez 3, gehienez 5.

  • Txerritxo birziklatuak, sortu zure jostailuak!
    • Nork emana: Ludoteka Zorionak.
    • Tokia: Urkizu pasealekua 3, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Abenduak 11, bi txanda: 11:00 – 12.00 eta 12:15 – 13:15.
    • Adina: 4 -10 urte.
    • Hizkuntza: Euskara.
    • Ikasle kopurua txanda bakoitzeko: gutxienez 6, gehienez 12.

  • Zure elikagaiak hobeto aprobetxatzeko barazki-errezetak.
    • Nork emana: Farmacook Nutrizio Eskola.
    • Tokia: Ego-Gain 16, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Abenduak 15, 18:00 – 20:00.
    • Hizkuntza: Euskara.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 8.

  • Zure bizikleta konpontzen ikasteko oinarrizko mekanika.
    • Nork emana: Debabarrena Txirrindulari Taldea (Eibarko Klub Deportiboa).
    • Tokia: Errebal plaza, Eibar.
    • Eguna eta ordua: Abenduak 16, 17:30 – 19:30.
    • Hizkuntza: Elebietan.
    • Ekarri beharreko materiala: Bizikleta.
    • Ikasle kopurua: gutxienez 5, gehienez 10.

 

Tailerren prezioa: Doakoak.

Izena emateko epea: azaroaren 4tik 14ra (biak barne).

Izena emateko modua: https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabiliberrasmatu

Kudeaketa arauak:

Izena emateko epea amaitu ondoren, behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeak kudeatuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle kopurua gainditzen ez badu, ikastaroa bertan behera utziko da. Kasu horretan, abisu bat argitaratuko da udalaren webgunean (www.eibar.eus) 2021eko azaroaren 16an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak gutxieneko ikasle kopurua gainditzen badu, baina ezarritako gehienezko kopurua gainditzen ez badu, izen-emate guztiak onartuko dira.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gehienezko ikasle kopurua gainditzen badu, ikasleen hautaketa inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Ikastaroa emango bada, onartutakoen zerrenda eskuragarri egongo da PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), abisuen atalean, 2021eko azaroaren 16tik aurrera, 12:00etan. Hala ere, tailerra egin aurretik, onartutakoekin posta elektronikoz edo telefonoz kontaktatuko da.

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08

Deskargatu dokumentuak
Berrerabili eta Berrasmatu tailerrak: oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 352 KB)
Tailerren informazio diptikoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 5673 KB)