Udaltzaingoko bi agente plaza Eibarko Udalerako, Oinarrizko Eskalako agente plazak betetzeko deialdian

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agente plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin da.

424 plaza Ertzantzarako izango dira, eta 69 plaza Udaltzain kidegoetarako. Azken horietako 2 plaza Eibarko Udalean betetzeko izango dira.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean (www.arkauteakademia.eus) eskuragarri egongo den eredu ofizial eta normalizatuan beteko dira.