Gizarte Zerbitzuetako prestazio-unitateko erdi mailako bi teknikari lanpostu (gizarte langileak)

Lanpostua: Gizarte Zerbitzuetako prestazio-unitateko erdi mailako teknikaria (gizarte langilea).
Plaza-kopurua: bi plaza eta lan-poltsa. Eskainitako lanpostu hutsen kopuru hori hautaketa prozesuan zehar kategoria berean gerta daitezkeenekin handitzeko aukera izango da, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 61.8 artikuluan legez ezarritako mugekin.
Mota: karrerako funtzionarioa.
Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko abenduaren 23tik 2020ko urtarrilaren 22ra (biak barne)

Erreklamazioak aurkezteko epea: otsailaren 28tik martxoaren 12ra (biak barne). Erreklamazioak elektronikoki aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki egiteko, dokumentazioa aurkeztu prozedura erabili.

 

OHARRA: lehenengo proba ez da egingo iraila baino lehenago.