Errenta eta Diru-bilketako teknikari plaza bat

Lanpostua: Errenta eta Diru-bilketa teknikaria
Plaza-kopurua: plaza 1 eta lan-poltsa
Mota: karrerako funtzionario
Eskaerak aurkezteko epe berria: 2022ko irailaren 12tik 2022ko urriaren 7ra (biak barne).

2021/04/26an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian eskabidea aurkeztu zutenek ez dute berriz aurkeztu behar.

Eskaerak elektronikoki aurkeztu nahi izanez gero, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar duzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki aurkezteko, hautaketa prozesu honetan izena emateko prozedura erabili eta erantsi  beharrezko agiriak.