Eibarko Udala

Marrazketa irakaslea

Izena emateko-epea 2024ko azaroaren 10a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena

Zereginak

    - Pintura- eta marrazketa-eskolak ematea eta Udalak agindutako lan artistikoak egitea, jaietako karrozen eta eszenografiaren diseinuaz eta muntaketaz arduratzea.

    - Marrazki Eskolaren programazioa egitea eta marrazketa-eskolak ematea, Marrazki Eskolaren programazioaren eta irizpide pedagogikoen arabera.

    - Marrazketa Eskolako ikasleek eskuratutako gaitasunak ebaluatzea, eta dagokion txostena egitea.

    - Marrazketa Eskolako materiala erostea.

    - Aurrekontuak eskatzea, Kultura Sailari bidaltzea onar ditzan, materialak jasotzea eta albaranen eta fakturen kontrola eramatea.

    - Marrazketa Eskolako instalazioak ondo erabiltzea.

    - Marrazki Eskolaren ikasturte amaierako erakusketa antolatzea eta muntatzea, ikasleek egindako lanak aurkeztu ahal izateko, bai eta Udalaren beste jarduera batzuetan laguntzea ere, hala nola

    kartel-lehiaketetan, aire zabaleko pintura-lehiaketetan eta bestelakoetan.

    - Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea, museoetara, galerietara edo ikasleei zuzendutako leku interesgarrietara kultura-irteerak eginez.

    - Marrazketa Eskolako matrikulazio- eta publizitate-kanpainetan laguntzea.

    - Marrazketa Eskolaren urteko memoria egitea.

    - Errege Magoen eta San Juanetako karroza diseinatu, egin eta muntatzea; udaletxeko patioan Errege Magoei eta Olentzerori harrera egiteko agertokiak prestatzea. Kartelak, txartelak eta ilustrazioak diseinatzea hainbat sailetarako.

    Bete beharreko baldintzak
    • Batxillergoa edo teknikoa.

    • Euskara ezagutza: 2.HE
    Baloratu beharreko baldintzak:
    • Marrazketa irakasle lanpostuan edo baliokideetan lan-esperientzia izatea.
    Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, %100eko lanaldian.
    Lanean hasteko data: berehala

    Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2024ko azaroaren 10a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162024013184. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.