Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Komunikazio teknikaria

Izena emateko epea azaroaren 18a arte dago zabalik.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Gradua edo Lizentziatura Kazetaritzan edo Komunikazioan.
  2. Euskara maila: IVAPeko 3. HE, edo horren baliokidea.
  3. Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia.
  4. Eibarren erroldatuta izatea lehenetsiko da.
  5. Lanbidek diruz lagundutako 2019ko edo 2020ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana

Kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:

  1. 35 urtetik beherako pertsonak
  2. 45 urtetik gorako pertsonak
  3. Luzaroko langabeak
  4. Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Masterra eta/edo graduondokoa Komunikazioan, Gardentasunean, Marketin digitalean...
  • Harremanetarako gaitasuna, antolatua, proaktiboa.

 

Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua (% 50eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 6 hilabete

Lanean hasteko data: 2021eko abendua

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2021eko azaroaren 18a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162021008162. Nahi izanez gero Lanbideren web orriaren bitartez eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.