Kiroletako administrari laguntzailea
Izena emateko epea 2023ko irailaren 15ean bukatuko da.
Lanpostuaren deskribapena: Kirol-zerbitzuko prozedurak garatzeko administrari laguntzailea.
Ezinbesteko baldintzak:
- Langabetua
- Gutxienez DBHko graduatua edo baliokidea.
- Eibarren erroldatuta.
- 2. HE, maila aurreratua HEO euskara edo baliokidea.
- Lanbidek diruz lagundutako 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programan Udalarentzat lan egin ez izana.
- Ofimatikako ezagutza handiak
Kontratu mota: tenporala
Kontratuaren iraupena: 5 hilabete
Lanaldi mota: % 50
Lanean hasteko data: berehala
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko irailaren 15a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023009550. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.