Kirol medikua
Izena emateko epea 2023ko irailaren 1ean bukatuko da.
Lanpostuaren deskribapena:
- Pazientearen osasun-egoera eta kirola edo ariketa fisikoa egiteko duen gaitasuna aztertzen ditu.
- Jarduera fisikoa egiten dutenen mediku-kirol azterketak egitea aldian-aldian. Gaitasun aerobikoa, indarrekoa eta malgutasunekoa neurtzea.
- Giharren garapena, artikulazioen egoera eta bihotzaren portaera aztertzen ditu esfortzuak jasaten dituenean.
- Bere gaitasuna, zuzendu edo hobetu behar diren alderdiak eta saihestu behar direnak ebaluatzen eta diagnostikatzen ditu.
- Alderdi medikoetan kirolariekin eta jarduera fisikoa egiten duen edozein pertsonarekin laguntzen du.
- Segimendu-berrikuspenak egiten ditu, entrenamendu-aldi baten ondoren izandako bilakaera ebaluatzeko.
- Kirola egiteak eragin ditzakeen lesioak prebenitzea.
- Kirolariaren prebentzio-lana, beroketa eta luzaketak azpimarratzen ditu.
- Kirol-jarduerarekin lotutako lesioak eta disfuntzioak diagnostikatzea eta tratatzea.
- Proben emaitza baloratzen du eta diagnostikoa egiten du.
- Pertsona guztien osasun fisiko eta mentala sustatzen du, adin eta egoera bakoitzari egokitutako jarduera fisikoko programen bidez.
- Aholku medikoak ematen ditu ohitura osasungarriei buruz eta osasun fisiko eta mentalean duten garrantziari buruz (ariketa fisikoa, elikadura eta bizimodua).
Ezinbesteko baldintzak: Medikuntzako lizentziatura, kirol-espezialitatea.
Baloratu beharreko baldintzak: Funtzioekin lotutako prestakuntza
Kontratu mota: ordezkapena
Lanaldi mota: partziala
Lanean hasteko data: iraila
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko irailaren 1a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023009542. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.