Igeltsero ofiziala

Izena emateko epea 2022ko irailaren 9a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Hiri-altzariak mantentzeko lanak.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Igeltserotzako LH, edo gutxienez urtebeteko esperientzia igeltsero ofizial lanetan
  2. Eibarren erroldatuta egotea.
  3. Lanbidek diruz lagundutako 2021eko edo 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
  4. B gidabaimena izatea.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Eraikuntzako lan arriskuei buruzko ikastaroak izatea.

Kontratu-mota:  lan aukerak hobetzeko aldi baterako kontratua (% 100eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 3,5 hilabete.

Lanean hasteko data: berehala.

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2022ko irailaren 9a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162022010479. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.